Egitaraua

BAKEAREN EGUNA 2013 Urtarrilak 30 Asteazkena


MUGARIK GABEKO BAKEA
Aurten aukeratutako lema MUGARIK GABEKO BAKEA litzateke.
Zergatik? Gure ustez bakeak ez diolako bakarrik erreferentzia egiten nazioen arteko eta nazio barruko gatazka edo istiluei; bakea gizakiok daukagun eskubide bat da eta gure bizitzako arlo guztietan eragina du, horregatik egoki ikusten genuen BAKEAk mugarik ez duela izan behar, eta bizitzako arlo guztietan lortu beharreko helburua izan beharko litzatekeela.
PLANGINTZA GELETAN
Landutako plangintzan arlo bi lantzeko proposamena luzatzen dizuegu
·    MUSIKA lantzea.
·    ZINEA lantzea.
MUSIKA atalean, proposatzen dizueguna etapa bakoitzarako hiru abesti, erabiltzen ditugun hiru hizkuntzatan (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez). Abesti horiek irudi formatoan jaitsi ditugu (youtubetik). Batzuk letra bideoan bertan dute eta denekin letrak dituzue word formatoan.
HELBURUAK:
Orokorrak: Abestiak erabiltzea, mezuak eta hizkuntza gaitasuna lantzea.
HH: Abestiak landu ondoren mezuarekin zerikusia duten fitxak margotzea.
LH: Abestiak landu ondoren mezuarekin zerikusia duten irudiak, komikiak edo ipuinak sortzea.
DBH: Abestiak landu ondoren gaiaren inguruko eztabaida sortu eta bideratu.
BATX Abestiak landu ondoren gaiaren inguruko eztabaida sortu eta bideratu.
ZINEA atalean, proposatzen dizueguna DBH eta BATX kurtso bakoitzarako pelikula bat. Tematika eta egoera ezberdinak landu arren, denetan BAKEA eta HARREMANak lantzen dituzte.
Pelikula bakoitza bere fitxa eta lantzeko proposamena du.
Bi aukera. Klase bakoitzean lantzea, horrek filemeak kopiatzea eskatuko luke, edo Arrupe Aretoan kurtso osoa. Horretan askatasun osoa dago. Batxilergoaren kasuan ere posible litzateke kurtso biak batera egitea.
DBH1  PERSEPOLIS
DBH2. EL SEÑOR IBRAHIM
DBH3  GALLIPOLI
DBH4  GRAN TORINO
BATX1  ARDE MISSIPI
BATX2  HOTEL RWANDA

HELBURUAK:
Beste egoera batzuk ezagutzea, bizitzan halako egoera ugari sortzen direla jabetzea eta gatazka edo istiluak nola bideratu daitezkeen ikasten ikastea.
Zineaz gozatzea eta entzuten ikastea.
Hausnarketa egiteko gai izatea.

EKINTZA OROKORRA

Goizeko 9,30etan elkartuko ginateke denok IKASTETXEKO FRONTOIAN. Landutako abestiekin girotuko genuke denok elkartu arte.

Denok gaudenean, sarerratxo bat egingo genuke.
Lurrean BAKEA hitzak idatzirik egongo dira eta hizki bakoitzaren gainean koloretako kandelak. Sarrera egin ondoren gelaz gela ekintza bat burutuko genuke.
·    LHko gela bakoitzeko ordezkari batek piztuko luke kandela bana. LHn 18 gela, 18 ordezkari, 18 kandela BA hizkiei dagozkienak.
·    DBHn 13 gela, 13 ordezkari, 13 kandela KE hizkiei dagozkienak.
·     BATXen 6 gela, 6 ordezkari eta 6 kandela A hizkiari dagozkionak.

Ondoren DBHko ikasleek sortutako BAKEAren inguruko bideoa ikusiko genuke eta ekintza bukatuko litzateke txalo handi batekin.


No hay comentarios:

Publicar un comentario