miércoles, 7 de enero de 2015

Juan Jose Morenori Omenaldia. 2014. ko Abenduaren 27, Gerediagan

La asociación de amigos de la Merindad de Durango Gerediaga Elkartea entregó el premio Teila Saria a Juanjo Moreno Pérez de Arrilucea en un acto que se celebró el día 27 de diciembre de 2014 en la ermita y casa de actos de Gerediga
Abenduaren 27an, Abadiñon, Gerediagako Foru Zelaian ospaturiko ekitaldi hunkigarri batean, Juan Jose Moreno jesulagunak “Durangaldeko Teila” saria jaso zuen. Gerediagatarrek Merinalde eguna ospatzen dute egun horretan, eta bi urtean behin, Durangaldekoa ez den pertsona bati oroigarri hori ematen zaio eskualdearen alde lana egiteagatik. Aretoa bete zuen jendearen artean izan ziren Iñigo Urkullu lehendakaria eta Txema Vicente SJ Loiolako lurralde plataformako delegatua.



Ju
an Jose Moreno SJ Bilbon jaio zen 1938an eta gaur egun Tuteran bizi da, Lasa Zentroan egiten du lan eta Nafarroako jesuiten koordinatzailea da. Baina 44 urtetan aritu zen Durangon lanean. Ekitaldian agerian geratu zen, urte guzti horietan zehar Juanjok durangarren artean pilatutako maitasun eta esker ona.






Isabel Kapanaga jesuiten Durangoko ikastetxeko zuzendari ohiak gidatutako ekitaldian, Juanjoren hainbat alderdi aipatu ziren: Juanjo senitartekoa, Juanjo laguna, Juanjo ikaskidea, Juanjo kimikaria, Juanjo saskibaloilaria, Juanjo entrenatzailea, Juanjo hezitzailea, Juanjo solidarioa, Juanjo kristaua, Juanjo apaiza, Juanjo jesuita. Eta zeregin guzti horietan, ingurukoak hobeak izatera eramaten dituen pertsona azpimarratu zuten hizlariek. Juanjok pertsonak eraldatu eta garatzeko gaitasuna izan du beti. Kapanagaren hitzetan “saskibaloia, eskolak eta proiektuak, tresnak izan dira; bere gidaliburua Jesusen Ebanjelioa; eta metodologia, entrenatzaile onarena: taldeko kide bakoitzaren dohainak ezagutu, indartu eta garatzen laguntzea”. Funtsean, horixe izan da Juanjok bere bizitzako arlo desberdinetan egin duena.

“Durangaldeko Teila” oroigarria Gerediaga Elkarteko lehendakari Nerea Mujikak eman zion. Mujikak, saria Morenori emateko hiru arrazoi aipatu zituen: kimikari izanda Juanjok Durangaldeko “kimika” ederki ulertu du; saskibaloilari izanda bere izaera eta lana Durangaldearen bihotzean “saskiratu” du; eta jesulagun izanda, bere bihotza bertakoei eta Durangaldean etorkizuna eraiki nahi izan dutenei ireki die.

















Ondoren Juanjok hitza hartu eta “erabat gaindituta” zegoela aitortu zuen “sustraiekin lotua” dagoen errekonozimendu bat jasotzeagatik. Bere bidean pertsona aproposak ipiniz Jainkoak beti ondo zaindu duela esan zuen, eta Durangarrei eskerrak eman zizkien: “zenbat gauza egin dugun elkarrekin! beti pertsonekin eta pertsonentzat”. Ekitaldia amaitzeko, babes eta animo hitzak izan zituen guztientzat: Gerediagarentzat, Tabirako saskibaloi taldearentzat, San Jose ikastetxearentzat, eta Jesuiten Etxearentzat.